XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halakotan batbederak bere jakitatea nahiz erakutsi, bertzerena baino hobea dela beharrez adiarazi, oihu eta garrasia baizik ez da alde guzietarik, aski den bezambat basa ihizi guzien gordegailuetarik atheratzen ikusteko.

Haro ikharagarri hura guziari esker, higitzen da eta bidean ematen harria, bainan haratchago oihu, builla, deihadar egundainoko: beretarat erortzeko.

Lehembiziko arratsean, ezin erraten den baino bermaka gehiagokoeri esker, ez jakin zembat ur erreka, ihiztoka eta ibai edo urhandi iraganik, han ziren azkenekotz mendichka baten zolan.

Handik beharko zen nolazpeit gainalderat hel-arazi.

Han ziren eta jendekiaren herriak.

Zoin bere etcholarat lehiatu ziren, biharamunean elgarretaratzeko chedearekin.

Gau hartan ordean, batek egin zuen ametsa, harri hura izpiritu handi baten egoitza zela.

Inkhudutzat ezarria balimibazen, zorigaitzak harotzari jazarriko zioela.

Ez doha nihor hemen ametsetan izatu aholku baten kontra.

Izpirituaren hitza da, behar da dena den sinhetsi.

Biharamunean bada, amets haren berri izatu zutenean, guziek erasan (deklaratu) zuten, ez zela behar izpirituaren nahia arbuiatu.

Eman ziren beraz harriaren herrestatzen, ez ordean herrirat buruz...

Bezperako bide bera egin-arazi zioten, eta jarri zuten, atzemana izatu zen lekhuan, eta aintzineko itchura berean.

Eta oraino sakrifizio egin zioten Izpirituari, barkhamendu galdetzeko, jakiri gabez eman zioten nahastura hartaz.